Honako kontratazio baldintzek www.troklarrua.com online dendaren erabilera arautzen dute. Denda honen lege arduraduna Marte Chivite de de Miguel da, aurrerantzean Troklarrua. Aldeek baldintza hauek erreserbarik gabe eta osotasunean onartuko dituzte eta edozein unetan aldatu ahalko dira aurre jakinarazpenik gabe eta hortaz Erabiltzailearen ardura izango da erosketa bat egiten duen aldi bakoitzean hauek irakurtzea. Erosketa edota kontratua egikaritzen den unean indarrean dauden baldintzak izango dira ezargarriak direnak.

Araudi ezargarria


Honako kontratu elektronikoa espainiar araudiaren arabera egiten da eta zehazki uztailaren 11ko 34/2202 Informazio Gizartearen Zerbitzu eta Salmenta Elektronikorako Legearen (IGZSEL) eta martxoaren 27ko 03/2014 Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren (KEDLO) pean.

Kontratu elektronikoa ez du hirugarren batek gordeko eta honen ondorioetarako hizkuntza gaztelania izango da. Erosketa egiten duen Erabiltzaileak honako baldintza orokorrak gorde ahalko ditu eta edozein unetan erreproduzitu ahalko ditu bere internet nabigatzailearen bidez eta eskariaren ordainketa gauzatu aurretik onartu beharko ditu.

Erabiltzaile Kontua eta Akatsen Zuzenketa

Denda honetan online erosketak egiteko “Erabitlzaile Kontu” baten bidez erregistratu ahalko duzu edo nahiago izanez gero erregistrorik gabeko erosketa azkarra egin ahalko duzu (gonbidatutako erabiltzaile bezala).

Erosketa gonbidatu bezala egiten baduzu, datu pertsonalak ez dira webgunean gordeko eta ezingo da eskarien erregistroa ikusi. Datu pertsonala eskaria kudeatu eta helarazteko erabiliko dira soilik.

Erregistratzea erabakitzen baduzu prozesua arrakastaz egin dela jakinaraziz email bat jasoko duzu hala nola sarbiderako datuen oroigarri bat ere. Zure kontutik erosketak egin eta eskarien erregistroa kontsultatu ahalko duzu baita pasahitza eta datu pertsonalak aldatu, iruzkinak egin eta zure erosketekin harremana duten kudeaketa eta kontsultak egin ere.

Honetaz gain edozein unetan zure kontu pribatura sartu ahalko duzu zure informazio pertsonala eta helbideak egiaztatu, akatsak zuzendu edota datuak eguneratzeko. Bidalketa eta fakturaziorako helbideak erosketa prozesuan zehar zuzendu edota eguneratu ahalko dira.

Edozein unetan bajan eman ahalko duzu bajan eman nahi duzun helbidetik trok@troklarrua.com helbidera emaila idatziz. Horrela eginez gero zure izaera pertsonaleko datuak ezabatuko dira.

Edozein kasutan erabiltzaile baten kontua sortu eta ezeztatzea pribatutasun politikan zehazten denaren arabera egingo da.

Erosketa Prozesua

Troklarruan erostea erraza eta sinplea da, honako urratsak jarraitzea besterik ez duzu:

1. Troklarruak eskaintzen dituen produktuen artean erosi nahi dituzunak aukeratu. Produktu bakoitzean klikatuz gero bere fitxa ikusi dezakezu bertan ezaugarri nagusiak, informazio orokorra eta prezioa zehazten direlarik. Informazio gehiago nahi izanez gero lasai galdetu.

OHARRA: Argazkidun produktuen kasuan baliteke argazkiarekiko kolore edota ehunduran aldaketa txikiak izatea aldagai ezberdinak direla eta, zure monitorea kasu. Halere gure esku dagoena egingo dugu argazkiak errealitatera ahalik eta fidelenak izan daitezen.

2. Behin erosi nahi duzuna aukeratuta “Add to cart” botoia sakatu beharko duzu, zure aukera erosketa saskira gehituko delarik. Nahi izanez gero produktu gehiago aukeratu ahalko dituzu edota zuzenean ordainketa egin.

3. Behin produktuen aukeraketa amaituta, hauen laburpen bat agertuko zaizu. Azkenik eskariarekin jarraitzeko “proceed to checkout” botoian klikatu beharko duzu.

4. Aurreko ataletan esan bezala behin erosketa amaitzean erregistratzeko aukera izango duzu edota erregistrorik gabeko erosketa azkarra egitekoa (gonbidatutako erabiltzaile gisa). Erregistratzean zure harremanetarako datuak eta helbidea erraztu beharko dituzu eta hurrengo erosketetan ez dituzu berriro sartu beharko.

5. Azkenik uneko Salmenta Baldintzak onartu beharko dituzu eta eskaintzen direnenen artean ordainketa era aukeratu (hurrengo atala ikusi).

6. Behin erosketa amaituta email bat bidaliko dizugu honen zehaztasunak adieraziz eta erosketa egiaztagiria edota ordainagiriarekin. Hurrengo 24 orduetan emailik jasoko ez bazenu edota bertan edozein akats dagoela ikusiz gero honakoen bidez gurekin harremanetan jar zaitez:

  • 633330586 telefonora deituta.

  • Webgune honetako Kontaktua atalean.

  • Trok@troklarrua.com helbidera emaila bidalita.

7. Paperezko ordainagiria eskatu ahalko duzu erosketa egin eta 15 eguneko epean gurekin harremanetan jarrita eta gainkosturik gabe helaraziko dizugu.

Ordainketa erak

Troklarruak honako ordainketa erak onartzen ditu zure erosketa errazteko:

  • Banku transferentzia.

  • Kreditu edo zor txartela.

  • Bizum

Jarraian ordainketa era bakoitzaren ordainketa baldintzak zehazten ditugu:

* Banku transferentzia:

Troklarruak honako gure kontu korrontean transferentzia bidez ordaintzeko aukera ematen dizu:

Laboral Kutxa IBAN: ES72 3035 0118821181018622

Ordainketa era hau hautatuz gero behin eskaera egindakoan transferentzia egin ahal izateko beharrezko datuak pantailan agertuko zaizkizu. Gainera, email bat bidaliko dizugu eskariaren kopurua, ordainketa egiteko kontu korronte zenbakia (KKZ) eta adierazi beharreko kontzeptua zehaztuz. Garrantzitsua da transferentzia egiteko unean kontzeptu bezala Troklarruak emaile bidez jakinarazitako eskariaren erreferentzia adieraztea fakturazioa eta eskariaren bidalketa errazteko.

Transferentziek 48 ordu arte hartu dezakete , hortaz kontuan izan ezazu eskaeraren epeetarako. Behin ordainketa baieztatuta fakturatu eskaria bildu eta bidaliko da. Prozesua azkartu nahi izanez gero ordainketaren ziurtagiria bidali dezakezu trok@troklarrua.com helbidera.

* Kreditu edo zor txartela

Kreditu edo zor txartel bidezko ordainketa Laboral Kutxako ordainketa seguruko pasabidearen bidez egiten da. Era honetara Troklarruak ez du zure txartelaren daturik bildu edota erabiltzen. Datu guztiak Laboral Kutxak erabiltzen ditu era honetan Troklarruak segurtasun, konfidentzialtasun eta gardentasun handienak eskaini ditzake.

Ordainketa pasabide honek onartzen dituen txartelak Visa, Mastercard eta Maestro dira, baita 4B, Red 6000 eta Servired sareko txartelak ere. Zalantza edo kezkarik izanez gero gurekin harremanetan jarri eta hauek argitzeko artatuko zaitugu.

* Bizum

Ordainketa zure Bizum kontuaren bidez egin. Ordainketa era honen bidez Troklarruak ez du inolako banku daturik bildu edo erabiltzen. Datu guztiak zuzenean Bizumek erabiltzen ditu, era honetan Troklarruak segurtasun, konfidentzialtasun eta gardentasun handienak eskaini ditzake.

Bidalketa baldintzak:

Bidalketak honakoetara egingo dira:

  • Espainia (Penintsula, Balear irlak, Kanariar irlak, Ceuta eta Melilla).

  • Andorra eta Portugal

Bidalketa Servilogi Bidalketa azkarreko enpresaren bitartez egingo da. Eskari etxean jasoko duzu egun bat eta 6 lan egunen artean, helmugaren arabera.

70€tik gorako eskarietan bidalketa doakoa izango da penintsulan. Gainontzeko kasuetan prezioa honakoa izango da:

  • Penintsula 5€.

  • Balearrak , Ceuta eta Melilla: 8€

  • Kanariar irlak, Andorra eta Portugal: 11€

Bidalketa enpresak normalean eskariak ordutegi komertzialean ematen ditu, beraz entregarako lehentasunen bat bazenu eskaeraren iruzkinean adierazi dezakezu eta ahal den neurrian betetzen saiatuko gara (banaketa bidearen eta enpresaren banaketa ordutegiaren aukeren barnean).

Emate epea

Emate epea erosketa prozesuan erakusten du eta erosketa egitean hau ontzat ematen duzu. Data zehatzik adieraziko ez balitz LGDCU ezarriko da, zeinak 30 egun naturaleko epea zehazten duen kontratua egiten den unetik.

Emate epeak beteko ez balira, hasierako atzerapena eragin duen egoerari egokitzen zaion emate epe bat adierazi behar zeniguke eta honekin betetzerik ez bagenu kontratua eten ahalko zenuke.

Aurreko paragrafoa ez da ezarpenekoa izango emate epea oinarrizkoa bada kontratuaren egikaritzean ageri diren egoeren bistara edo erosketa egin aurretik data zehatz baten aurretik edo data zehatz batean ematea beharrezkoa dela jakinarazten baldin badiguzu. Kasu horietan kontratua bertan behera utzi ahalko duzu epea betetzen ez bada.

Edozein kasutan kontratua bertan behera utziz gero ordaindutako kopurua bere osotasunean itzuliko da.

Zenbait kasuetan eta produktuaren eskuragarritasunaren arabera, stock haustura bat suertatu daiteke (izakinen falta). Hala balitz gure kideak zurekin harremanetan jarriko dira konponbide bat eskaini eta behin produktua eskuragarri dagoenean emate epea zehazteko.

GARRANTZITSUA: Orokorrean ez gara kargu egiten betetze eza edo atzerapena gure kontrolpetik kanpo dauden gertaeren ondorio bada (alarma egoera dela eta konfinatzea adibidez), edota natur hondamendien, greben istripuen eta antzerakoen ondorio bada. Intzidentziaren bat izanez gero zurekin harremanetan jarriko gara hau konpontzeko.

Prezioak, zerga tasak eta muga zergak

Prezio guztiak eurotan (€) adierazita daude. Troklarrua ez dago produktuak ematera beharturik (nahiz eta bidalketa Konfirmazioa bidali) prezioan zalantzarik gabeko akatsa nabarmena badago eta bezeroak arrazoiko eran ikusi ahal badu prezioa ez dela zuzena. Troklarruan adierazten diren prezioak aldatu daitezke baina aurrez adierazitako kasuan ezik aldaketa hauek ez diete aurrez onartutako eskaerei eragingo.

Gure webguneko artikuluei honako zergak ezarriko zaizkie:

  • Penintsula eta Balearretara bidalitako produktuen salmenta prezioak barne hartzen du BEZ-a kasu guztietan.

  • Portugalera (edota Europar Batasunera) bidaltzen diren artikuluen salmenta prezioak eroslea pertsona fisikoa bada (pertsona bat) jatorrizko herrialdeko BEZa barne hartzen du.

  • Kanariar uharteak, Ceuta, Melilla edota Europar Batasunetik kanpoko edozein herrialdera bidaltzen diren salgaiek EZ dute BEZik ordaintzen esportazio gisa hartzen direlako. Zehazten den salmenta prezioa helmuga hauetarako azken prezioa da. Troklarrua k ez ditu bere gain hartzen DUA ez eta helmuga herrialdean sortzen diren inportazio gastu eta zergak ere (ISPI, IGIC…), tasak, muga zergak e.a.

Itzulketak

Troklarruan zure eskariarekin pozik egon zaitezen nahi dugu. Hori dela eta zure itxaropen edo beharrekin bat ez datozen produktuak itzultzeko hainbat modu eskaintzen dizkizugu. Honako kasuetan produktua itzuli edota honi uko egin ahalko diozu:

A. Okerreko produktua da, akatsen bat du edota garraioan kaltetu da.

Gure produktu eta bidalketak egoera ezin hobean egon daitezen arreta handia jartzen dugu. Hala ere okerreko artikulua iritsiko balitzaizu edo hau kalteturik egongo balitz, lehenbailehen jarri zaitez gurekin harremanetan Trok@troklarrua.com helbidearen bidez edo 633330586 telefonora deituz. Produktua ireki aurretik eskatutakoarekin bat datorrela egiaztatu ezazu (kolorea, neurriak, diseinu eta bukatuak…). Okerren bat egongo balitz erreklamazioa ahal bezain azkar egin ezazu.

Produktua garraioan zehar kaltetu bada beharrezkoa da guri jakinaraztea eta posible bada intzidentzia garraiolariaren emate albaranean idaztea. Produktuak ongi babestuta itzuli behar dira, babes kaxa edo poltsa batean sartuz. Troklarruak garraio enpresa bat jartzen du eroslearen eskura salgaiak doan jasotzeko. Troklarruak izendatutako enpresa ez beste bat aukeratuko bazenu garraio kostuetan dagoen aldea zeure gain hartu beharko zenuke.

B. Uko egitea:

Ez dugu gustuko ez duzun zerbaitekin geratu zaitezen nahi. Zeure itxaropenekin ez badatoz artikuluak itzultzeko aukera duzu. Hori dela eta Erabiltzaile eta Kontsumitzaileen Babeserako Lege Orokorrean (EKBLO) zehazten denaren arabera eta beti ere erabilera partikularrerako produktu baten eroslea zaren artean Uko egiteko eskubidea duzu, zeinaren baitan produktua itzultzeko aukera izango duzu beti ere dagoeneko deskarga hasi duzun produktu digital bat ez bada.

Eskubide honen gauzatzea produktua jaso eta gehienez HAMALAU (14) egun naturaleko epean egin behar da. Zeure uko egiteko erabakia email bidez trok@troklarrua.com helbidean jakinarazi beharko duzu edota nahiago izanez gero honako uka egiteko betegarria erabili ahalko duzu. UKO EGITEKO BETEGARRIA DESKARGATU

Eskubide hau gauzatzeko produktua egoera onean egon beharko da, osagai guztiak izan beharko ditu eta hasierako bilgarria mantendu beharko du. Produktuak baldintza hauetan iritsiko ez balira Troklarruak diru kantitate txikiago bat itzultzeko eskubidea gordetzen du, beti ere itzultzaileari jakinaraziz.

Erosketaren ordainketaren itzulpena salgaien egoera aztertu eta gero egingo da erosleak erabilitako ordainketa eraren bidez, eta beti ere itzulketa eskaera jaso eta hurrengo 14 egunetan produktuaren bilketa Troklarruak kudeatzen badu. Zeure hautazko garraio enpresa bat erabiliko bazenu 14 eguneko epea produktuaren bidalketaren berri izaten denetik zenbatuko da edo halakorik ez balego produktua jasotzen den unetik zenbatuko da.

Uko egitearen itzulketa gastuak eroslearen kontura izango dira.

Ez da itzulketa eskubiderik onartuko eroslearen eta erabiltzailearen zehaztapenen arabera egindako salgaietan edo nabarmenki pertsonalizatutako produktuetan.

C. Zeure eskaria oraindik ez baduzu jaso:

Zeure eskaria ez baduzu jaso eta bertan behera utzi edo aldatu nahiko bazenu egin nahi dituzun aldaketa jakinarazi besterik ez duzu. Honek ez dizu inolako kosturik eragingo beti ere zeure eskaria oraindik ez bada tramitatua izan.

Itzulketetarako kontaktua:

  • Telefonoa: 633330586

  • Webgune bidezko jakinarazpena: Harremanetan jarri atalean

  • Emaila: trok@troklarrua.com

Itzulketa guztiak jatorrizko enbalalaiarekin honako helbidera egin beharko dira:

  • Troklarrua. Polainenea Borda, Urrizpialde 4- 31876, Areso, Nafarroa.

Bermeak

Geure produktu batzuen edo guztien ezaugarri bereziak direla eta erositako produktu edo zerbitzuen artean ezberdintasun txikiak egon daitezke. Hau, batez ere, sortzerakoan erabiltzen diren materialen berezitasun eta esklusibotasunaren ondorio da eta baita ere neurri handian artisau moduan sortzen direlako ere. Hori dela eta ez daude erabat berdinak diren bi produktu edo zerbitzu, eta ezinezkoa da erosleari iristen zaion produktua webguneko argazkietan erakusten denaren berdin-berdina izatea (nahiz eta berbera izan).

Inola ere alde hauek ez dute kalitate eskasagoko produktu edota zerbitzuak ematea suposatuko eta erabilitako materialak webgunean zehazten direnak izango dira. Gainera, bezeroa informatzen da, eta jakitun da, argazkietako tamainak ez duela bat egiten Troklarrua produktuek errealki dutenarekin. Gainera produktuen kolorea zerbait aldatu daiteke batez ere produktua ikusterakoan erabiltzen den pantailaren kalitate eta konfigurazioaren arabera. Guzti hau dela eta bezeroa balizko ezberdintasun hauetaz ohartarazten da eta espreski onartzen ditu egoera eta alde hauek hauek, ezin direlarik kontratua bertan behera uzteko arrazoia izan.

Beraien izaera dela eta kontsumo ondasunen berme arauditik kanpo dauden produktuak izan ezik geure produktu guztiek bermea dute Espainiar estatuan fabrikazio akatsen kasuan erosketa egunetik bi urtez edota urtebetekoa artikulua berria ez balitz.

Ezadostasunei erantzuna emango diegu, bezeroak hauen berri duenetik jakinarazteko bi hilabeteko epea izango du.

Akatsa edo adostasun falta artikulua eman eta hurrengo 6 hilabeteetan gertatuz gero (produktua berria edo bigarren eskukoa izan) akatsa edo adostasunik eza produktua fakturatzerakoan bazegoela suposatzen da eta (edota ematerakoan, beranduago balitz), hau da jatorrizko akatsa dela ulertuko da beti ere ezin bada frogatu erabilera edota mantenu ezegokiaren ondorio dela.

Bestalde, ezadostasuna edo akatsa 6 hilabete baino geroago agertzen bada ez da hau sorkuntzatik datorrela aurresuposatuko.

Produktua akastuna bada dagokionaren arabera hau aldatu, konpondu, prezioa egokitu edota kontratua bukatutzat emango dugu, kudeaketa hauek eroslearentzat doakoak izango direlarik (garraio kostuen kasuan ezik baldin badira).

Hortaz, bermez kanpo geratzen dira kanpo gertakarien ondorioz gertaturiko akats eta kalteak, istripuen ondorio direnak edota fabrikatzailearen erabilera jarraibideen araberako erabilera ez egitearen ondorio direnak ere, bai eta ohiko higadurarekin zerikusia dutenak ere. Bermez kanpo daude ere bezeroak edo Troklarruaren baimenik gabe konpondu edo eraldatutako produktuak ere hala nola berariazko kontratu baten menpe egiten diren produktuak ere. Kasu horietan guztietan bezeroak bere gain hartu beharko du euren konponketa.

Araudiaz kontrakoa frogatzen ez bada geure produktuak kontratuarekin bat datozela ulertuko da beti ere jarraian zehazten diren baldintzekin betetzen badute:

a) Egindako deskribapenarekin bat etortzea eta erosleari erakutsitako modelo edo laginean adierazitako zehaztasun eta dohainekin bat etortzea.

b) Antzeko produktuen ohiko erabilerarako egokiak izatea.

c) Produktuaren izaera aintzat hartuta erosleak arrazoiz itxaron dezakeenarekin bat etortzea gisako produktuen ohiko kalitate eta ezaugarriei dagokionean

Gatazkak bideratzea

Europar araudiak eskatzen duen bezala, erabiltzaileei jakinarazten diegu online kontratazioetan sortutako gatazkak bideratu edo konpontzeko plataforma bat dagoela. Hortaz, kontsumo gaietan sorturiko auziak (Erregelamenduaren 14.1 artikuluarekin bat etorriz (UE) 524/2013), konpontzeko Europar Komisioak honako loturan dagoen plataforma eskaintzen du (gaztelaniaz):

https://webgate.ec.europa.eu/odr/main/?event=main.home.show&lng=ES