"Trokalarrua" izaera pertsonaleko datuen babeserako espainiar eta europar araudia betetzearekin erabat konprometiturik dago eta zehazten diren betebeharrak osotasunean betetzen direla bermatzen du, hala nola apirilaren 27ko 2016/679 (UE) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO) zehazten diren segurtasun neurrien ezarpena eta abenduaren 5eko 3/2018 Datu Pertsonalen eta Eskubide Digitalen Babeserako Lege Organikoan zehazten direna (DBOE eta EDB aurrerantzean).

Araudi hauei jarraiki gure blogaren erabilerak zenbait datu pertsonal eska ditzake erregistro edota kontaktu inprimakien bidez edota emailen bidez eta datu hauek "Troklarrua"k erabiliko dituela. Erabilera honen Arduradunaren ("Troklarrua") datuak honakoak dira:

  • Enpresa izendapena: Marta Chivite de Miguel
  • IFZ: 15944581S
  • Egoitza Soziala: Polainenea Borda. Urrizpialde 4 – 31876, Areso, Nafarroa(Espainia)
  • Telefonoa: 633 330 586
  • Emaila: trok@troklarrua.com

Datu pertsonalak eskuratu eta hauen erabilera.

Datu pertsonal bat pertsona bati dagokion edozein informazio da: izena, emaila telefono zenbakia, NAN edota IFZ, e.a. Honetaz gain Erabiltzailea batek gure webgunean bisitatzen duenean zenbait informazio gordetzen da arrazoi teknikoak direla eta, internet hornitzaileak esleitutako IP helbidea kasu baterako.

"Troklarrua"k datuen erabilera Arduradun bezala webgunearen Erabiltzaileak egin daitezkeen datu pertsonalen bilketaz informatzeko betebeharra du bilketa hau email bidez edota webgunean dauden formularioak betetzetik datorrela ere. Kontratatutako zerbitzua eskaini ahal izateko beharrezkoak diren datuak edota erabiltzaileak gauzatutako informazioa eskaerari behar bezala erantzuteko beharrezkoak direnak bilduko dira soili. Bildutako datuak erabiltzailea identifikatzeko izango dira eta jarduera gauzatu ahal izateko arrazoizko gutxienekoak izango dira. Bereziki babestutako datuak ez dira inongo unetan bilduko eta ez da biltzean ezarritako helburuetatik aparteko inolako erabilerarik egingo.

Kontakturako inprimaki edo emaila:

Helburua: Kontaktu inprimkairen bidez eginiko informazio eskaerari erantzuna ematea.

Zilegitasuna: erabilera hau babesten duen oinarri juridikoa erabiltzailearen onarpena da, hau edozein momentutan ezeztatu ahalko duelarik.

Datuak uztea: Datu pertsonalak Acuarela Digital-ek kudeatutako zerbitzarien bidez tratatuko dira, honek Tratamenduaren Enkargatu izaera izango duelarik.

Erregistro inprimakiak/ bezeroaren alta/ kontratazioa

Helburuak:

  • Gure web orrian Erabiltzailearen alta kudeatzea.
  • Egindako erosketak kudeatu ahal izatea.
  • Egindako erosketa edota kudeaketen gaineko inguruko informazioa ematea.
  • Gure webgunean egindako erosketen erregistroa.
  • Jakinarazpen eta komunikazioak egitea email edota telefono bidez Erabiltzailea balizko intzidentzia, akats arazo edota eskaeren egoeraren inguruan informatzeko.

Zilegitasuna: Erabilera honi zilegitasuna ematen dion oinarri juridikoa kontratu baten betetzea da.

Datuak uztea: "Troklarrua"k ez dizkie datuak eman edo jakinaraziko hirugarrengoei legez aurreikusitako kasuetan izan ezik edota zerbitzu baten egikaritzeak Trataera Enkargatu batekin kontratu harremana dakarrenean. Hortaz, Erabiltzaileak bildutako zenbait datu pertsonal Tratamentu Enkargatu hauei ematea onartzen du kontratatutako zerbitzu edo produktu baten eskaintzarako beharrezkoa denean (ordainketa plataformak, gestoria edo kudeatzaileak, bitartekariak e.a.). Gainera, Erabiltzaileak zerbitzuetako batzuk osotasunean edo partzialki beste norbanako edo empresei azpikontratatzea onartzen du hauek Tratamentu Enkargatu izaera izanez. Kasu hauetan dagokion konfindentzialtasun kontratua adostu da edota euren konfidentzialtasun politikari atxiki dira euren weborrietan zehazten diren eran. Erabiltzaileak bere datuak Tratamentu Enkargatu hauei ematea ukatu ahalko du idatziz eskatuta aurrez zehazten diren harremanetarako eren bidez.

Honetaz gain, beharrezkoa den kasu horietan bezeroen datuak zenbait erakundeei eman ahalko zaizkie lege betebeharren betekizunean: Espainiar Agentzia Tributarioa, Nafarrokao Ogasuna, Banku Erakundeak, Lan ikuskaritza e.a.

Adin txikikoak

Webgune honetan 14 urtez gorakoek soilik eman ahalko dituzte datu pertsonalak.  DBOE eta EDB-n zehazten den bezala, 14 urtez azpikoen kasuan, derrigorrezko baldintza izango da guraso edota tutoreen baimena beraien datu pertsonalak tratatu ahal izateko.

Bestalde, gure zerbitzuak 18 urtetik gorakoek kontratatu ahalko dituzte. 18 urtez azpikoen kasuan zerbitzua eskaini ahal izateko derrigorrezko baldintza izango da guraso edota lege ordezkarien baimena legez emantzipatuen kasuan izan ezik.

Erabiltzaileen Erregistroa:

Erabiltzailea dagokion inprimakiaren bidez erregistratzean jasotzen dugun informazioa honakoa biltzen du:

  • Izen abizenak.
  • Emaila edota telefonoa.
  • Bildaketa helbidea(k).
  • IPa
  • Erabiltzaile izena eta pasahitza.

Gainera Erabiltzaileak erabilera baldintzak onartu beharko ditu. Pasahitzak Erabiltzailearen nahiaren araberakoak dira, ez dira iraungitzen. Pasahitza berreskuratzeko Erabiltzaileak dagokion inprimakia bete eta email helbidea sartu beharko du.

Behin erregistratu eta gero Erabiltzaileak atal pribatu baterako sarbidea du bertan zenbait eduki ikusi ahalko dituelarik, hala nola eginiko erosketen erregistroa e.a. Honetaz gain bere kontuaren aukerak kudeatu ahalko ditu hala nola Erabiltzaile datuek edota pasahitza.

Erabiltzaileak honako jakinarazpenak jaso ahal izango ditu:

  • Plataforman alta ematea (kontua balidatzeko emaila).
  • Erosketak egitean, hala nola erosketaren ziurtagiria, gertakariak, eginiko bidalketak e.a.
  • Pasahitza berreskuratu ahal izateko (aurreko atalean zehazten den eran).

"Troklarrua"n erabiltzaile baten kontua blokeatuko dugu iruzurra edota ekintza susmagarriak egiten baditu. Erabiltzaile kontuak ez dira bajan ematen erabilera faltagatik, kontua ezabatzeko Erabiltzaileak eskaera egin beharko du Atal Pertsonalaren bidez edo gurekin harremanetan jarriz.

Segurtasun neurriak:

Erabiltzaileei jakinarazten zaie gure eskura dauden segurtasun, antolaketa eta neurri teknikoak hartu ditugula datuen galera, erabilera okerra, aldatzea, baimen gabeko sarbidea edota datuen lapurreta eragozteko eta era horretan konfidentzialtasuna eta datuen osotasuna eta kalitatea bermatzen dituztela datuen babeserako araudian zehazten denarekin bat eginez. Inprimakien bidez jasotako datu pertsonalak "Troklarrua"ko kideek edo izendatutako Tratamentu Enkargatuek soilik erabiliko dituzte.

"Troklarrua" webgunean SSL zifratua du Erabiltzaileari datu pertsonalak era seguruan bidaltzea ahalbidetuz kontaktu edota errgistro inprimakien bidez.

Datuen egiazkotasuna.

Erabiltzaileak emandako datuak egiazkoak eta zuzenak direla adierazten du eta hauek eguneratuta edukitzeko konpromezua hartzen du. Erabiltzailea datuen egiazkotasunaren erantzulea da eta hauen faltsutasunaren ondorioz gerta daitezkeen gatazka edota epaiketen arduradun bakarra izango da. Garrantzitsua da datu pertsonalak eguneratuta eduki ahal izateko Erabiltzaileak hauetan aldaketak daudenean "Troklarrua" jakinaren gainean jartzea.

Erabiltzailearen Eskubideak Gauzatzea

DBOE, EDB eta DBLOak interesatuei euren datuen erabilerarekin lotutako hainbat eskubide gauzatzeko aukera aitortzen die. Horretarako Erabiltzaileak bere nortasuna frogatzen duten agiriak aurkeztuz (NANa edo pasportea) emaila bidali beharko du trok@troklarrua.com helbidera edota gure Lege Oharrean ageri den helbidera idatzizko eskaera helarazi. Komunikazio horrek honako informazioak izan beharko ditu: Erabiltzailearen izen abizenak, eskaeraren nondik norakoak, helbidea eta akreditazio agiriak.

Eskubide hauen gauzatzea Erabiltzaileak berak egin beharko du. Hala ere Erabiltzaileak izendatutako lege ordezkari batek batek egikaritu ahalko ditu ordezkaritza hau frogatzen duen agiria erakutsita.

Erabiltzaileak honako eskubideen gauzatzea eskatu ahalko du:

  • Datu pertsonaletarako sarbidea gauzatzeko eskubidea zeina norberari buruzko datu pertsonalak tratatuak izaten ari diren eta erabilera horren helburuak ezagutzeko eskubidea den hala bada. Baita datu horien jatorriaren inguruan eskuragarri dagoen informazioa izateko eta hauek nori eman zaizkion edota nori ematean aurreikusten den.
  • Hauen zuzenketa eskatzeko eskubidea, datu pertsonalak okerrak edo zehatzak ez badira edo datuak ezabatzeko eskubidea hauek gehiegizkoak edota ezegokiak badira.
  • Datuen erabilera mugatzea eskatzeko eskubidea. Kasu honetan "Troklarrua"k erreklamazioak egiteko edota hauetaz defendatzeko beharrezkoak direna soilik mantenduko ditu.
  • Tratamentuarei aurka egiteko eskubidea: Interesatuak bere datuen tratamentua egin ez dadin eskubideari dagokio edota bere baimena beharrezkoa ez den kasuetan hauen tratamentua bertan behera uzteko duen eskubideari. Baita interesdunaren inguruko erabakiei dagozkionak eta soilik datuen trataera automatizatuari dagozkionak, zilegizko arrazoiengatik edota erreklamazioak gauzatu edota hauetatik babestu ahal izateko tratatzea beharrezkoak direnak ezik.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea; datuak beste enpresa batek tratatuak izatea nahi izanez gero "Troklarrua"k datuen eramangarritasuna erraztuko du esportagarria den formatu batean.

Helburu zehatz baterako datuen erabilera onartu izanaren kasuan Erabiltzaileak edozein unetan onarpena erretiratzeko eskubidea du, horrek aurreko erabilerari zilegitasunik kendu gabe.

Eskubide hauek lege epeen barnean gauzatzeko konpromezua hartzen dugu (hilabete 1). Erabiltzaile batek "Troklarrua"k bere datuak erabiltzeko eran arazoren bat dagoela pentsatuko balu bere erreklamazioak Segurtasun Arduradunari helarazi dakizkioke edo dagokion DAbtuen Babeserako Autoritateari, Espainiako kasuan dagokion erakundea Datuen Babeserako Espainiar Agentzia da.

Datuen kontserbazioa

Kontaktu inprimakia bete edo email bidez informazioa eskatzen duten Erabiltzaileen datuak egindako eskaera artatu arte ezinbestekoa den denboran erabiliko dira edo emandako baimena erretiratzen den arte.

Bezeroaren izaera pertsonaleko datuak kontratu harremana bukatu arte mantenduko dira. Datuen gordetze epea beharrezko minimoa izango da, honako epeak arte gorde ahalko direlarik:

  • 4  urte: Ordena Sozialean Arauhauste eta Zigorren inguruko Legea (afiliazio gaietan betebeharrak, altak, bajak, kotizazioak, soldaten ordainketak...) 66. artikulua eta hurrengoak. Tributazio Lege Orokorra (kontabilitate liburuak...).
  • 5 urte: Kode Zibileko 1964 artikulua (epe berezirik gabeko ekintza pertsonalak).
  • 6 urte: Komertzio Kodeko 30. artikulua (kontabilitate liburuak, ordainagiriak...).
  • 10 urte:  10/2010 Legea, apirilaren 28koa, kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzekoa.
  • Eperik gabe: Batu gabeko datu anonimizatuak.

Sare Sozialak

"Troklarruak" sare sozial nagusietako batzuetan perfila du(Facebook, Twitter, Pinterest), kasu guztietan bere jarraitzaile, fan, ekarpen egile, suskriptore eta beste Erabiltzaileen (aurrerantzean jarraitzaileak) datuen tratamentuaren ardura bere gain hartuz "Troklarrua"k argitaratzen baditu.

"Troklarrua"ren datuen erabileraren helburua, legeak debekatzen ez duenean, jarraitzaileei bere ekintza eta eskaintzen inguruan informatzean izango da sare sozialak ahalbidetzen duen edozein bide erabiliz hala nola Erabiltzaileei pertsonalizatuta arreta eskaintzea. Erabilera honi zilegitasna ematen dion oinarri juridikoa interesatuaren erabilera izango da, zeina nahi duen unean erretiratu ahalko duen. "Troklarrua"k ez du inolako kasutan sare sozialetatik daturik aterako, espreski eta puntualki erabiltzailearen oniritziarekin izan ezean (adibidez leihaketa bat egin ahal izateko).

Konfidentzialtasuna:

Erabiltzaileak emandako informazioak kasu guztietan izaera konfidentziala izango du, ezingo da hemen zehazten diren helburuetatik at erabili. "Troklarrua"k Erabiltzaileen nahi edota helburuak ez zabaltzeko konpromezua hartzen du ez eta eskatutako asesoramentuaren arrazoiak edota harremanaren iraupenari dagokionean.

Baliozkotasuna

Pribatutasun eta Babeserako datuen babeserako politika hau LOPDPro®-k idatzia izan da, online dendentzat datuen babesean espezializatutako bulegoa, 2021eko otsailaren 18an, eta araudi eta jurisprudentzian ematen diren aldaketen arabera aldatu daiteke. Datuen titularraren ardura da egunean dagoen agiria irakurtzea gaiaren inguruan dagozkion eskubide eta betebeharrak une bakoitzen ezagutzeko