Larrua

Kalitate handia eta iraunkortasun paregabea

Ondutako larrua

Ia betierekoa den lehengai bat

Ongi ondutako larruz egindako poltsa edo kartera bat oso iraupen luzeko produktu bat da. Erosterakoan material sintetikoz egindako baten oso antzekoa izan daiteke gaur egun imitazio onak baitaude baina zintzoak izanda, emaitza ez da inondik inora parekoa.

Batzuetan merkea garesti ateratzen da. Hori da behintzat gure bezeroen iritzia, gerrikoen kasuan bereziki.

Larrua nola zaindu

Ez du ia zainketarik behar

Egunerokoan erabiliz gero larruak ia ez du mantenurik behar. Hala ere baldintza onetan egoteko noizean behin hidratatzea egokia da.

Aldian behin krema hidratatzaile pixka bat duen trapu batekin igurtzita nahiko da. Hau batez ere aldi batean gorde eta lehortu edo lizunduz gero komeni da.