Gure Tailerra

Nafarroa iparraldeko baserri batean gaude baso eta mendiz inguratuta.

Trok Larrua

30 urte baino gehiagoko esperientzia

Gure helburua iraupen luzea eta kalitate handia duten piezak sortzea da. Eroslearen poztasunak eta emaitza onek arduratzen gaituzte, hala nola sorkuntza prozesuak ere.

Ingurugiroa

Geure ingurunearekin arduratsuak gara.

Geure argindar kontsumo guztia iturri berriztagarrietatik dator.

Hondakinak ahal bezain beste murrizten ditugu eta soberan ditugun larru zatiak birziklatu ditzaketen tailerrei ematen dizkiegu.

Fardel eta bilgarrien kontsumoa ahal beste gutxitzen dugu. Gure produktuak egitean ez ditugu plastiko eta bestelako produktu sintetikoak erabiltzen.

Gertuko tratua

Bezeroarekin zuzenean aritzea gustoko dugu

Artisautza azoketan parte hartzen dugu eta geure tailerrean bisitak hartzen ditugu, noski!

Beraz badakizu enkargu edo konponketa bat egiteko edo besterik gabe tailerra eta sorkuntza ikusteko etorri nahi baduzu ez zalantzarik izan, deitu eta hitzordua jarriko dugu!