Lege Oharra:
Uztailaren 11kako 34/2002 legearen 10. artikulua betez zeinak Informazio Gizartearen zerbitzu eta Salmenta Elektronikoa arautzen dituen (LSSICE), Marte Chivite de Miguelek ("Troklarrua" aurrerantzean), online denda honen arduradunak, erabiltzaileen esku jartzen du jarraian ageri den informazioa erabilpen baldintzak zehazteko.
Hemen adierazitako edukiez gain web orri honen erabileran datu pertsonalen babesarekin eta pribatutasunarekin harremana duten alderdiak Pribatutasun politika eta Cookie Politika atalean azaltzen dira.
Tratamenduaren Arduradunaren identitatea:
- Gizarte izendapena: Marta Chivite de Miguel.
- Izen komertziala: Troklarrua
- IFZ: 15944581S
- Egoitza Soziala: Polainenea Borda. Urrizpialde 4 – 31876, Areso, Nafarroa (Espainia)
- Aktibitatea: Artisautza
- Telefonoa: 633 330 586
- Emaila: trok@troklarrua.com
- Onlina kontakturako inprimakia: www.troklarrua.com/contacta
- Domeinuaren izena: www.troklarrua.com
- DBEOren araberako erabilern erregistroa: Bezeroak/hornitzaileak, langileak eta web erabiltzaileak.
Web orriaren helburua.
Troklarrua online dendak honako helburuak ditu:
- Eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen inguruko informazioa eskaintzea erabiltzaileei hauen erosketa egin ahal izateko hala nola hauen eta hauen arduradunaren gaineko informazioa eskaintzea.
- Arduradunaren sektorearen inguruko informazioa zabaltzea.
- Online dendan izena emandako erabiltzaileen zerrenda kudeatzea.
Lege Esparrua:
Online denda honen jarduera espainiar eta europar lege esparruen menpe dago, zehazki honako arauen menpe:
- Datuen Babeserako Erreglamendu Orokorra (DBOE), apirilak 7ko (UE) 2016/679 zeinak Europar Batasuneko herrialdeetan datu pertsonalen erabilera arautzen duen.
- Abenduak 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babes eta Eskubide Digitalen Bermearen gainekoa (DPBLO eta EDB), Espainian ezarpena duena, zeinak DBOEko kontzeptua eta eskubidea ugari definitu eta zabaltzen dituen.
- Uztailaren 11ko 34/2002 legea Informazio Gizartearen zerbitzuen eta Salmenta Elektronikoen Legea (IGZSEL), zeinak eraren batean bide elektronikoen bidez jarduera ekonomikoak egiten dituzten zenbait web orriei eragiten dien web orri honen kasua den eran.
- Martxoaren 27ko 03/2014 Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorra (KEDLO) zeinak salmenta eta kontrataziorako baldintzak arautzen dituen.
Erabilera Baldintzak eta Ardurak.
Web orri honetara sartzen den pertsona orok Erabiltzaile statusa onartzen du bertan ezartzen diren baldintzen jarraipena eta hauek betetzeko konpromisoa bere gain hartuz, hala nola ezarpenekoa den beste edozein lege xedapen ere. "Troklarrua"-k ez ditu bere gain hartzen erabilera ezegoki baten erabilpenaren ondorioz izan daitezkeen zuzeneko edo zeharkako kalteak norbanako edo hirugarrengoei eragiten badi ere.
"Troklarrua"-k bere eta hirugarrenen jabetzako artikulu, zerbitzu eta datuak eskuragarri jartzen ditu informazio eta hedapenerako asmo hutsez eginak. Gerta daiteke hauek uneko lege egoera edota jurisprudentzia ez islatzea. Azaldutako baldintza hauek egoera orokorrei dagozkie eta hortaz baliteke kasu zehatzei ezin aplikatzea. Hortaz, web honen edukia ezin daiteke inola ere lege aholkularitzaren ordezkotzat hartu. "Troklarrua"-k bere gain hartzen du online dendan ageri den edozein informazio aldatzeko eskubidea edozein unetan eta aurreabisurik gabe eta hortaz ez du Erabiltzaileei hauen inguruan jakinarazteko betebeharrik ez eta hauek jakinaren gainean jartzeko betebeharrik ere, web orri honetan argitaratzea nahikotzat ulertuz.
Web orri hau era egonkorrean lan egin dezan errebisatu eta probatua izan da, hala ere "Troklarrua"k ez du baztertzen zenbait programazio akats egotea edo uneren batean eskuragarri ez egotea (adibidez zerbitzariaren erorketen edota mantenu lanen ondorioz) edota ezinbesteko arrazoiak gertatzea ere: natur hondamenak, grebak edota web orrirako sarrera aldi baterako eragotzi dezaketen antzeko egoerak. Era berean "Troklarrua"k ezin du bermatu web honen etengabeko eta akatsik gabeko funtzionamendua eta ez ditu bere gain hartzen hirugarren batek era telematikoan hedatzeko asmo txarrez infiltratu ditzakeen birusak.
Erabiltzaileak web orri hau (edo hal badagokio bertan eskainitako zerbitzuak) legearen, ordena publikoaren edota zehaztutako erabilera arauen aurkako ekintzak egiteko ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Ondorioz "Troklarruak" ez ditu bere gain hartzen foro, txat, blog sortzaile, web orrietako komentario, sare sozial edota antzerakoetan agertu daitezkeen hirugarrengoen edukiak. Hala ere eta LSSI-CE ko 11. eta 16. artikuluetan zehazten denari jarraiki Erabiltzaile, autoritate eta Segurtasun Indar Guztien eskura jartzen da era aktiboan legedia nazional, internazionala urratu dezaketen edo hirugarrengoen eskubideen edota morala eta ordena publikoaren aurka doazen eduki guztiak erretiratu edota blokatzen laguntzeko hala badagokio. Erabiltzaileren batek sailkapen honekin bat datorren edukiren bat dagoela iritziko balu gurekin harremanetan lehenbailehen jartzea eskatzen diogu.
"Troklarrua"k bere gain hartzen du aurrez ohartarazpenik egin gabe inori dendarako sarbidea ukatu edota erretiratzeko eskubidea ekimen propioz edota hirugarrengoen eskariz baldin eta Erabilera Arauak bete ez dituela irizten badio.
Jabetza Intelektuala
Webgune honetako programazioa, edizioa, biltegiratzea eta bere funtzionamendurako beharrezkoak diren gainontzeko elementuak hala nola diseinuak, logotipoak, testuak, irudi edota grafikoak "Troklarrua"ren jabetzakoak dira edo, bere kasuan, egileen lizentzia edota berariazko baimena dute.
Webgune honetako eduki guztiak jabetza intelektual eta industrialari dagokion araudien arabera behar bezala babesturik daude eta dagozkion erregistro publikoetan inskribaturik eta ez da berauen erreprodukzioa edota argitaratzerik baimentzen osotasunean edo partzialki izanda ere. Ez Webgunearena ez eta trataera informatikoaren banatzea, hedatzea, eraldatzea edota aldaketak ere aurrez baimen idatzirik eman gabe. "Troklarrua"k baldintza hauen betetzea zainduko du eta bertan dauden edukien erabilera zuzena defendatuko du dagokion ekintza zibil edota penalak egikarituta ezarritako arauak betetzen ez badira edota ez badira errespetatzen Erabiltzailearen aldetik.
Webgunean ager litezkeen "Troklarrua"ren jabetzakoak ez diren diseinu, testu irudi edota grafikoak dagozkien jabeenak dira hauek direlarik hauen inguruan sor litezkeen zalantza eta eztabaiden arduradunak. Edonola ere "Troklarruak" aurretiaz egile hauen berariazko baimena du. "Troklarruak" egile hauen jabetza industrial eta intelektuala aitortzen du eurak aipatzean edota hauek webgunean argitaratzean hauen Arduradunak dituen eskubide eta ardurak ukatzen ez direlarik. Horiek erabiltzeak ez du esan nahi hauen egileak "Troklarrua" babestu, lagundu edota gomendatzen duenik ez eta "Troklarrua"k hauen egileak ere.
Hirugarrenekoei loturak (linkak)
“Troklarrua”k hirugarrengoei dagozkioen loturak edota bestelako elementuak jar ditzake Erabiltzailearen eskura. Lotura duten orrietako produktu eta zerbitzuak ez ditu ez saltzen ez eskaintzen ere eta ez du hauen gaineko ardurarik onartzen ea hauetan ageri den informazioari dagokionean ez hauen egiazkotasun edota zilegitasunari edota hauetatik eratorri daitezkeen ondorioei dagokionean ere. Edonola ere "Troklarruak" legedia nazional, internazionala edota ordena publikoaren eta moralaren aurka egon daitekeen edozein eduki erretiratuko du ahal bezain pronto dagozkion autoritateei eduki hauen berri emanez.
Ezar daitekeen legedia eta lege eskumenak
Arduraduna eta Erabiltzailearen arteko harremana alderdi guztietan espainiar legearen arabera arautzen da bi aldeak espreski honen menpe ezartzen direlarik. Lege ohar honen jatorrizko idazte eta interpretazio hizkuntza gaztelera da. Webgune honekin edota bertan gauzatutako ekintzekin harremana duten gatazka edo eztabaida guztiak bideratzeko "Troklarrua"k eta Erabiltzaileak Erabiltzailearen egoitzari dagozkion epaitegiei lotzea adosten dute.