Larruan Artisauak

Larrukigintza eta larruzko gauzetan lanak

Larruan Artisauak

Larrukigintza eta larruzko gauzetan lanak

Larruan Artisauak

Larrukigintza eta larruzko gauzetan lanak

Gure diseinuak

Originaltasuna, soiltasuna, berezitasuna

Gure produktuen izaerak eguneroko erabilera zein egun berezietarako egoki egiten ditu.

Stock txikiekin egiten dugu lan eta kolore eta konbinazioak etengabe berritzen ditugu. Beraz oso zaila izango da zeurearen berdina den poltsa edo motxila bat ikustea.

Gure produktuetako batzuk

55,00 €

Txekor larrua. Poltsiko bat du atzealdean. Forrorik gabeko larru finak eta tamainak pisua ahal beste arindu nahi dutenentzat egokia egiten dute. Duen irekiera sistemak lapurreta ezinezko egiten du zabaldu ahal izateko kentzea ezinbestekoa baita.

75,00 €

Txahal larruz egina Txerri larruzko barnealdea Irekiera aurrealdetik eta kremaileradun poltsiko bana aurrean eta atzealdean. Sorbaldan zintzilik eramateko tira txiki bat du, Egunerokorako tamaina egokia

85,00 €

Ontze begetalezko txerri larruz eginiko poltsa. Trokelez egindako marrazkiak ditu aurrealdean eta itxiera originala. Barnetik kremaileradun poltsiko bat du atzealdean eta poltsiko lau bat bat aurrealdean.

40,00 €

Zorro nagusiaz gain poltsiko txiki bana du aurrealde eta atzealdean. Txikia eta bolumenduna ezinbestekoa eramateko baliagarria da.

50,00 €

Ontze begetalezko larruz eginiko poltsa. Diseinu sinpleko poltsa honek atzealdean barnetik kremaileradun poltsikoa dauka. Eskuz eta larruzko hariarekin josia, moda guztiak gainditzen dituen poltsa bat da.

40,00 €

Txahal larruz egina, txerri larruzko barnealdeekin. Atzealdean kremailerazko poltsikoa du eta beste bat aurrealdean estalkiaren azpian.

Gure tailerra

Lan estilo ezberdina duten bi artisau gara

Ramon: Ontze begetaleko larruekin tindaketa bidez indartzen dituen formak sortzen ditu. Ondorioa estilo klasiko, soil eta oso dotorea da. Larru honekin egindako produktuak betierekoak direla esan daiteke.

Marta: Josteko makinarekin ikertzera jotzen du; koloreak nahasiz, formekin jolasean eta larru moldagarri eta koloretsuak erabiliz.  Emaitza soiltasuna, originaltasuna eta gaurkotasuna bateratzen dituen produktu bat da

Motxilak

Motxilak bertan geratzeko etorri dira. Eroso eta erabilgarriak, estetikari uko egin gabe zama era orekatuan eramatea ahalbidetzen dute.

Poltsak

Txikiak, handiak, soilak, koloretsuak, klasikoak... Zein da zurea?

Gerri zorroak

Hainbat gauza eraman beharrez gero eta ez badugu poltsa edo motxila bat aldean eraman nahi, gerri zorroak dira gure aukera.

Karterak

Aldean beti eramaten dugun zerbait badago hori kartera izatean da. Hementxe hainbat aukera proposatzen dizkizugu: erabilgarriak, sinpleak eta iraunkorrak.

Betaurreko zorroak

Betaurrekoak babesteko era erraz eta dotorea.

Koaderno azalak

Koaderno bat artelan txiki eta goxo batean bihurtzeko.

Larrua

Kalitate handiko lehengai bat

Gaur egun nahiko onargarriak diren imitazioak dauden arren, egiazko larruaren iraunkortasun eta ukipenaren epeltasuna ez dira alderagarriak.

Lortu nahi dugunaren araberako larruak erabiltzen ditugu. Gehien erabiltzen ditugunak behiki larruak izaten dira. Barneko forruetan txerri larruak erabiltzen ditugu bere fintasuna, erresistentzia eta ukipen gozoa dela eta.

Enkarguak

Berezia den zerbait behar duzu?

Lan bereziak ere egiten ditugu, hona adibide batzuk: Harri jasotzaile txalekoak, sokatiran aritzeko gerriko bereziak, labana, aizkora edo ganibetentzako zorro bereziak, koadernoak edota larruzko gauza edo gailu ezberdinen konponketak, errementari hauspoak esaterako.

Aipatutakoez gain erabilera zehatzetarako zorroak ere egiten ditugu; motor edo bizikletentzako zakutoak, e.a.

Produktu zehatzen bat nahi izanez gero gurekin harremanetan jar zaitez baloratzeko.